XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

VIII unitatea (56-65 orrialdeak) Unitate osoa erlatiboaren inguruan (erreferenteduna) eratu dugu.

56- Orrialde honetan erlatiboaren oinarrizko egituraz jabetu beharko dute ikasleek.

A) Lehenengoz horko testua irakurriko du irakasleak ikasleek irudietan jarraitu beharko dutelarik.

Irudi horien testua ulertzeko beharrezko azalpenak eman ondoren ikasle pare bati berriro irakurtaraziko diogu, testuak denek ondo ulertu eta gogoratu egin ditzaten.

B) Ondoren beheko irudira joango gara (denak taldean daudena) eta goian agertu diren pertsonaiak hor aurkitu behar ditugula esango du: Begira hor 1 (edo dagokion zenbakia).

Mutil horrek oihu egin du lehen.

Hori da oihu egin duen mutila.

Ondoren beste adibide batzu jarriko ditu denek ondo ulertzen duten arte.

Gero irakasleak 1etik 9rako zenbaki bat esaten duela, ikasleek banan banan, zenbaki hori dagokion pertsonaia zein den esan beharko dute ereduari jarraituz.

C) Irakasleak eredu bat ipiniko du gelako ikasleren bati buruz eta ikastalde osoari galdetuko dio: Nor da betaurrekoak dituen mutila adibidez; (...).